ESKOLA ARTEKO ANTZERKIA

BILBOKO UDALETXEKO 2016-2017 IKASTURTEKO

ESKOLA ARTEKO ANTZERKIAREN XXII LEHIAKETA

Pasa den ekainaren 4an, 3.zikloko zenbait ikasle, guraso eta irakasle Arriaga antzokira joan ginen Bilboko udalak deitutako antzerki lehiaketako lan sarituak ikustera eta gozatzera.

Egun horretan zazpi antzezlan izan ziren ikusgai, baina guztira 20 talde baino gehiago parte hartu izan dugu aurtengo ekitaldian.

Ikastolako Irune Agirrezabal-ek jaso zuen ikastolari emandako parte-hartzaile izatearen agiria, izan ere bera eta beste sei lagun egon dira “Bikiak beti elkarrekin” izeneko antzezlana prestatzen urtean zehar lehiaketan parte hartu ahal izateko.

Datorren urterako gehiago, lagunak!